AUOk psikosiari buruzko azterlan batean hartu du parte
Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) psikosiari buruzko azterlan garrantzitsu batean parte hartu du; hiru lurraldeetan egin da eta Álvaro Iruin psikiatrak koordinatu du.
"Buru-osasunaren mapa geografikoa: psikosiaren bariazio geografikoa eta inguruko faktoreekiko harremana" Osakidetzaren Ikerkuntza Unitatean egin da, Araban; unitate horrek ibilbide luzea du osasun-zerbitzuen ikerkuntzan, bereziki medikuntza-jardunaren aldaketetan.
Arabako Ana González-Pintok, Fernando Mosquerak, Amanda Lópezek, Amaia Latorrek eta Felipe Aizpuruk hartu dute parte.
Osasun mentaleko EAEko sarean 1992 eta 2009 artean artatutako heldu guztien erregistroak aztertu dituzte. Hona hemen nabarmendu beharreko ondorio nagusiak:
- Itxuraz, aztertu den aldian, behera egin du eskizofreniaren eta nahasmendu afektiboen intzidentziak.
- Eskizofreniaren eta nahasmendu afektiboen intzidentzia geografikoki aldakorra da, eta deigarria da diagnostikoan aldea dagoela lurraldeen artean: gaixotasun horren tasak Araban 2-3 aldiz txikiagoak dira Bizkai eta Gipuzkoakoekin erkatuta, aztertu den aldi osoan (nahasmendu afektiboen kasuan, aldea ez da horren nabarmena). Orobat, intzidentzia handiagoa da hiri-eremuetan. Azterlanaren emaitzak direla eta, beste ikerkuntza-lan batzuetarako hipotesiak sortu dira, eta oso erabilgarriak izango dira asistentzia-zerbitzuak planifikatzeko.