Lehen Mailako Arretako estrategiari buruzko jardunaldiak Araba ESIn

Joan den ostiralean, apirilaren 13an, Lakua-Arriagako formazio gelan topaketa bat egin zen Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako Lehen Mailako Arretako estrategiari buruzko dokumentua aztertzeko.

Topaketaren helburua Araba ESIko osasun zentro bakoitzeko profesionalek egindako proposamen eta ekarpenak komunean jartzea izan zen eta guzti horien lehentasuna ezartzea. Eraginkorragoa eta azkarragoa izateko World Kafearen metodologia erabili zen.