Plazak esleitu aurretik Araba ESI bisitatu dute etorkizuneko 130 egoiliar baino gehiagok
Araba ESI joan den apirilaren 12an, IV. Ate Irekien Jardunaldia egin zuen etorkizuneko egoiliarrei gure erakundea erakusteko, euren espezialitatea eta tokia aukeratu baino lehenago.
Jardunaldi jendetsua izan zen; gainera AUO Txagorritxun egiten ari diren obrak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Euskaldun Berria aretoan egin zen, 130 bat izangai inguru Araba ESIra hurbildu ziren, batzuk hurbilekoak beste batzuk beste komunitate batzuetakoak: Errioxa, Kantabria, Gaztela-Leon, Madrid, Naparroa, Kanariar Irlak, Andaluzia, Kataluina, erakundea ezagutzeko eta egoitza egin nahi duten zerbitzuen funtzionamendua ezagutzeko; horrela informazio baliagarria jasotzen dute, erakunde baten edo beste baten hautua egin aurretik.
Araba Erakunde Sanitario Integratuak bere zerbitzuak eskaintzen ditu Lehen Mailako Arretako osasun zentroen eta Araba Unibertsitate Ospitalearen bidez, modu koordinatuan eta integratuan. Lehen Mailako Arreta zentroen sareak 15 osasun zentro ditu hiriburuan eta 7 nekazal eremuan horietaz gain, Arabako Espetxeko Zaballa osasun zentroa dago. AUO Osakidetzako ospitale handienetakoa da eta bi eraikinez osatua dago (Santiago eta Txagorritxu) eta Kanpo Kontsultetako eraikinarekin batera, Arabako herritarrei arreta ematen die 41 asistentzia-unitateen bidez.
1983an Txagorritxuk eta Santiagok lortutako irakaskuntza egiaztapenean oinarrituta, Osasuneko Ministerioak 2012an eman zion irakaskuntza egiaztapena zentro honi (Txagorritxu eta Santiago ospitalearen bateratzearen ondorioz, biak 1983an egiaztatutakoak), Ministerio horrek egindako azken auditorian, azaroaren 2015ean egina, emaitza bikaina lortu zuen.
Araba ESIk aurten 67 plaza eskeintzen ditu modu honetara banatuta: 33 ospitaleko espezialitate, 20 Familiako eta Komunitateko BAME, 12 erizain egoiliarrei bideratua eta, azkenik, 2 plaza Lan Medikuntzarako.
ESIko Zuzendaritzak, Irakaskuntza unitateetako arduradunekin eta Bioarabako koordinatzaile zientifikoarekin batera, erakundearen aurkezpena egin zuen jardunaldira hurbildu ziren gazteei, eta gainera, ESIko egoiliarren esperientziak eta bizipenak entzuteko aukera izan zuten.
Egoiliar berriak ere erreferentzia-zerbitzuak bisitatzera hurbildu ziren ESIko profesionalekin lagunduta, eta aukeratuko duten espezialitateari buruzko azalpenak xehetasunez jaso ahal izan zituzten.