María Gil, Araba ESIko egoiliarra, Psikiatriako Euskadiko eta Nafarroako Elkarteak saritu du Ikerketako proiekturik hoberena izateagatik
2. urteko Psikiatriako egoiliarra den María Gil saritu dute Psikiatriako Euskadiko eta Nafarroako Elkarteak egindako XVI. urteko Bileran, Bilbon, hain zuzen, pasa den urriaren 6an.
Psikiatriako Euskadiko eta Nafarroako Elkarteak formazioan diharduten egoiliarrentzat dira. María Gilek Ikerketako Proiekturik hoberenaren saria lortu zuen. Lehiaketan proiektuaren kalitate zientifiko-teknikoa, proiektuan parte-hartzea eta proiektuaren azalpena nahiz defentsa aintzat hartu zituzten. Saria pasa den urriaren 6ko ostiralean entregatu zuten Bilboko Mediku Elkargoan.
Proiektuaren ikertzaile nagusia Mónica Martínez Cengotitabengoa da, Araba ESIko Psikiatriako doktoradutza-ondoko ikertzailea eta EHUko irakaslea, hain zuzen ere. Berorretan suizidio-saio bat izan duten depresio nagusiko pazienteen ezaugarriak ikertzen ditu baita suizidioari lotutako eragile inflamatorioak ere.
María Gilek egindako argudiaketa ezin hobean, aditzera eman zuen paziente hauengan parametro inflamatorioen alterazioak gailentzen direla bere buruaz beste egiteko arriskurik ez duten depresioak jotako beste pazienteen aldean.
Proiektua Oviedoko Unibertsitatearekin lankidetzan eginda dago eta Ikerketa Sanitarioaren Fondoak diruz lagunduta dago. Izan ere, Euskadiko eta Nafarroako Elkarteak Psikiatriako egoiliarrei begira ikerketa suspertzeko erantzukizuna hartu du.