Mindfulness eta gupidari buruzko hitzaldia Araba ESIn
Zainketa aringarrien Mundu Eguna ospatzeko, urriaren 6an Gonzalo Britok eman zuen hitzaldi interesgarri bat, izenburu hau izan zuena: “Mindfulness y compasión en profesionales sanitarios”.
Alberto Meléndez Gracia. Araba ESI.
Gonzalo Brito psikologoa da Chileko Unibertsitate Katoliko Pontifizean, eta gainera gupida lantzeko trebakuntza programa irakastea egiaztatu duen lehen pertsona. Saioa AUO-Santiagoko Areto nagusian izan zen, gure ESIko profesionalek harrera bikaina egin ziotela.
Bibliografia anitz batean oinarritutako argudioekin, psikologo honek irakatsi zigun gupida lotuta dagoela errealitatearen azterketarekin eta aldatzeko gogoarekin. Prozesu honetan lau osagai agertu behar dira: sufrimenduaren kontzientzia (norberaren edo bestearena), kezka enpatiko bat (gure barnean “durundatzen” dena), sufrimendu horrek lasaitasuna aurkitzeko gogoa eta, azkenik, motibazio bat egon behar da: “zer egingo dut sufrimendua arintzen laguntzeko”.
Beraz, gupida enpatiatik baino haratago doa, eta halaber, profesionala gainkargatik babesten du, zenetara askotan heltzen den sufritzen duten pertsonen harremanen bidez. Gainera, pazienteek ere onura ateratzen diote abordatze horri. Are gehiago, talde edo zerbitzuko giroak hobera egiten du dezente.
Baina, agian hitzaldiaren ikaragarriena honako hau izan zen: gupida TREBATU DAITEKE. Pertsonaren jarreratik haratago, gupidekiko jarrera hori garatu daiteke. Beraz, ate bat irekitzen da osasun sistemak, zentroek, taldeek eta profesionalek gaitasun “errukiorra” hobetzeko. Horrela, zerbitzu hobe bat eman diezaiekete pertsonei, modu jasangarri eta osasungarri batez. Mundu osoan helburu hori lortzeko ikastaroak ematen dira, eta gure inguruan zainketa arigarriak lehenak izan dira gai honi heltzen. Beharbada, hitzaldi honen ostean beste zerbitzu edo talde batzuek bat egingo dute gupidaren olatuarekin.
Alberto Meléndez Gracia Familia-medikua da eta Araba ESIko Zainketa Aringarriei euskarria emateko taldean lan egiten du.