Psikoheziketaren garrantzia lehen gertakari psikotikoetan
Ana González-Pintok zuzentzen duen psikiatriako ikerkuntza-taldeak zentroen arteko ikerketa berritzaile bat burutu du, hain zuen, ‘e-Enseñanza y desarrollo de un programa psicoeducativo basado en la evidencia en primeros episodios psicóticos’ izeneko ikerketa, estatuko beste 5 zentrorekin batera (Valentziako INCLIVA Fundazio Klinikoa, Bellvitge-ko Unibertsitate Ospitalea, Bartzelonako Clinic Ospitalea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Valentziako Unibertsitatea. Pertsona batek lehen aldiz gertakari psikotiko bat jasaten duenean, kezkatuta sentitzen da, bai gertakariak dakarrenagatik bai nahasmenduari berari buruzko informazio faltagatik.
Ikerketaren helburua izan zen aztertzea gertakariari buruzko psikoheziketa saioak jasotzean, pazientearen eboluzioak eta ongizateak hobera egingo lukeen eta alderatzea saio horiek jasotzen ez dituztenen eboluzioarekin. Hori guztia gehitu behar zaio gertakari psikotikoaren diagnostikoa duen edozeinek jasotzen duen ohiko psikiatriako tratamenduari.
Psikoheziketa hori psikologo batzuek eman zuten, eta 16 saioren bidez, lehen aldiz diagnostikatu dioten pertsonari azaltzen diote gaixotasuna zertan datzan eta berarekin erlazionaturiko arlo garrantzitsuenak (berriro gerta ez dadin, prebenitzeko moduak; errepikatzen bada, detekzio goiztiarra; antsietatearen maneiua; urrakortasunarekiko kontzientzia…).
Ikerketa egin ondoren, antzeman zuten sintoma psikotikoek hobera egiten zutela eta baita neurri handiago batean funtzionaltasuna ere, psikoheziketa jasotzen ez dutenen aldean.
Edozeinek psikoheziketa egin ahal izatea errazteko, taldeak gida hau argitaratu du: ‘Guía de práctica clínica’: Ana González-Pinto, Patricia Vega Pérez, Sara Barbeito Resa. Terapia psicológica integral para primeros episodios psicóticos. Programa Hipatya. Una guía para el terapeuta, sanitarios y familiares. Edición SíOSí Punto Gráfico, S.L. ISBN: 978-84-940224-5-6 (2015).