“Bide onetik goaz”, ziurtatzen du González-Pinto doktoreak
Galdera.- Nork bultzatu zintuzten Best in Class sarietara aurkeztera?
Erantzuna.- Aurkeztu ginen nahi genuelako Estatuko gainontzeko psikiatriako zerbitzuekin alderatu gure kalitate klinikoa eta kudeaketakoa. Horrela, sarien ebaluazioetan islatuta geratzen diren akats eta trebetasunetatik ikasi nahi genuen.
G.- Zein izan zen zuen proiektua?
E.- Psikiatriako zerbitzua bereizi zen etengabeko hobekuntza planagatik, suizidioa prebenitzeko herritarrentzako plan berezi bat garatzea, gida kliniko eta patologien araberako psikoterapia espezifikoak erabiltzea eta laguntzeagatik inguruko bost zerbitzurekin laguntzeko bost kontsultak sortzen: loa, kirurgia bariatrikoa, oroimena, haurren psikiatria eta bihotzeko patologia.
G.- Nola baloratzen duzu zerbitzuaren lana?
E.- Sari hauetara aurkeztu garen lehen aldia izanik, finalistak izan ginen eta ospe handiko Psikiatriako zerbitzu askorekin ibili ginen lehian. Horrek esan nahi du bide onetik goazela eta norabide berean lanean jarraitu behar dugula.
G.- Bereziki, ikerkuntza?
E.- Buruko gaixotasun kronikoen, nahasmendu bipolarra edo eskizofrenia kasu, ikerkuntzan urte askoko esperientzia dugu, ikertu baititugu arrisku-faktoreak eta lehen gertakari bipolar, depresio edo eskizofrenikoetan pronostikoak. Era berean, ebaluatu ditugu funtzionamendu psikosozial eta kognitiboaren aldaerak neurri neurobiologikoekin (faktore neurotikoak eta oxidatiboak) eta baita neuroirudiaren aldaerak, elektroenzefalikoak eta genetikakoak ere. Psikosiaren ebaluazioan Kannbisaren inplikazioekin lan egin dugu, eta gaur egun sustantzia horrekiko adizioa tratatzeko proiektu bat garatzen ari gara psikosia duten pazienteengan.
Horretaz gain, psikohezkuntzako programak egiten ditugu, bai pazienteekin bai senideekin, zenbait patologiatan.
Unitateak baditu laguntzeko harreman egonkorrak estatuko, Europako eta Amerikako zentro publiko eta pribatuekin. Egun, horien artean garatzen ari dira proiektu europarrak telemedikuntzarekin online terapiak nahasmendu bipolarra edo depresioa duten pazienteentzat.
CIBERSAM erakundearen (Centro de Investigación Biomédica en Red en el Área de Salud Mental) barruan gaude eta baita EHUko ikerkuntzako bikaintasun programan.
G.- Zein da elkarlana beste zerbitzu batzuekin?
E.- AUO-ko beste zerbitzu batzuekin lan egiten dugu loan laguntzeko kontsulten bidez, alde batetik, jatorri psikiatrikoa duten loaren nahasmenduen kausak, eta bestetik, tratamendu psikofarmakologiko baten pauta behar duten kasu erresistenteak tratatzen ditugu. Kontsultak horrelakoak izan daitezke: kirurgia bariatrikokoak, kasuen balorazio eta jarraipen psikiatrikoen bidez; neurologiakoak, dementziak diagnostikatzeko eta baztertzeko mehatze neuropsikologikoen bidez; haurren psikiatriakoak, akutuen unitatea eta ospitaleko gelaren bidez, gizarte eta hezkuntzako zerbitzuekin elkarlanean; eta bihotzeko patologiakoak, goiz antzemateko bihotzeko koadroekin erlazionaturiko psikiatriako ohiko kasu klinikoak.