Salburua Osasun Zentroak Salburuako Lore III. Kulturen arteko Jaialdian hartu du parte
Atzo, asteartea, irailaren 12, “Desmontando rumores – ZurruMurruak Bota” izenpean Salburuako III. Kulturen arteko Jaialdia hasi zen. Auzoko osasun-zentroa ere presente dago arreta sanitarioaren gainean zabaldutako zurrumurruari amaiera ematera aldera.
Salburuko Lore auzokide guztien integrazioa helburu duen proiektua da auzokideen jaioterriari begira gabe ezta bere ezaugarriei ere. Proiektu horren barne Kulturen arteko Jaialdia dago, aurten bere hirugarren edizioa betetzen duena.
Jaialdian izan diren jarduerei dagokien programaren barne “Pues me han dicho que… Zurrumuruei ZAS!!!” ekitaldia programatu dute.
Auzoko hainbat taldek hartzen du parte, Salburua Osasun-zentroak, besteak beste, eta zentroan diharduten jardueretako baten zurrumurrua hautatu dute erakusgai, ekitaldian frogatzen dute jarduera behar bezala ezagutzen dugunean egiaztatu gabeko pertzepzioak eta datu faltsuak iturburu duten zurrumurruak berehala suntsitzen direla.
Osasun-zentroak hautatu duen zurrumurruak bertako profesionalei eragiten die “nos hacen esperar en la sala y no tienen a nadie dentro de la consulta”. Horri aurre egiteko azalpen argiak bezain zehatzak arguidiatu dituzte profesionalek, horiek horrela, auzokideek aukera izan dute kontsultan pazienterik ez dagoen bitartean profesionalek egin beharreko zereginez konturatzeko; izan ere, kalitateko arreta eskaini nahi badute ezinbestekoak dira horiek guztiak.