Txagorritxu magiaz bete da

'Magialdia' Araba ESIko ospitalera hurbiltzen da urtero, Pediatria zerbitzuan ingresaturik dauden neska-mutilen gozamenerako.

Joan den irailaren 12an, AOU Txagorritxuko sarrera nagusian 'Magia para sentirse mejor' ikuskizuna eskaini zen, Cesar Bueno aztiak parte hartu zuen. Ekitaldi hau gure herrian urtero egiten den XXIX. Nazioarteko Magia Jaialdiko programazioaren baitan zegoen.

Cesar Buenok ikuskizun dibertigarria eskaini zigun magia eta umorea nahasten dituena; ikuskizun horretan neska-mutilak eszenatokira gonbidatu zituen eta horrela, bere trikimailuen laguntzaile bihurtu zituen. Jendartean, gure ospitalean ditugun txikienez gain, ospitaleko beste paziente helduak, famili artekoak eta langileak aurkitu genituen.

Antzezpenaren ondoren, Jon Oscoz, Magialdiako antolatzaile eta magoak, Pediatriako unitateko hainbat haur bisitatu zituen; haur hauek ezin izan zirenez ikuskizunera joan, bertatik bertarako emalditxoa eskaini zien.

Antolakuntza lanen arrakastan ezin utzi beste behin ere Rosa Sanchezen aipamena egiteke, Pediatriako gainbegiralea da bera.