Txartel Profesional Elektronikoa (TPE)
TPE Osakidetzaren txartel profesional elektronikoa da. Txartel hori langile guztiok eskura izaten dugu.
Txartel horrek hiru helburu ditu:
- Begiz identifikatzea erakundeetako profesionalak beste batzuen aurrean.
- Fisikoki erakundeko zerbitzu/unitateen erraz eta era antolatuan sartzea.
- Segurtasuna eta bizkortasuna bermatzea PDF dokumentuak elektronikoki sinatuz eta Osakidetzako kudeaketa-aplikazio korporatiboak erabiliz.
ALTAK tramitatzeko: Jar zaitez harremanetan zure Ospitaleko edo Osasun Zentroko Erregistro-Postuarekin.
Zure TPE-k (Txartel Profesional Elektronikoa) duen egiaztagiri elektronikoa balioztatzeko, “TPE-ren ziurtagiriaren balidazioa (2012/06/04)” dokumentuko jarraibideak bete, mesedez.
ARAZO TEKNIKOETARAKO: deitu CAU OSAKIDETZAra 945 006 350.
T.P.Eren Bulego Teknikoa
Eraketa, eginkizunak eta partaideak
Bulego Teknika diziplina anitzeko foro bat da, eta bertan, Aholkularitza Juridikoa, Giza Baliabideak, Ekonomiako Zuzendaritza eta Informatika daude. Bulegoaren helburua da Osakidetzako ZZEEtan sortuko diren TPErekin lotuta dauden eginkizun berriak, aztertzeke dauden gaiak eta/edo arazoak aztertzea.