Araba ESIko zuzendaritza taldea izendatu dute
Atzo, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak izendatu zuen Araba Osasun Integratuaren (ESI Araba) zuzendaritza taldea. Erakunde berria pasa den urtarrilaren 1ean jarri zen martxan.
Jesus Larrañaga da Araba ESIko Zuzendari kudeatzaile berria; berriz, Alberto Manzanok betetzen du Zuzendari mediko kargua eta Lourdes Ramirezek Erizaintzako zuzendariarena.
Fernando Encinar da Ekonomia eta finantzako zuzendaria eta Javier Pedrosa Pertsonaleko zuzendaria. Era berean, Adolfo Delgado izendatu dute Integrazio asistentzialeko zuzendari.
Jakina denez, ESI honen barruan batzen dira Araba Eskualdea eta Arabako Unibertsitate Ospitalea. Integrazioaren helburua da pazienteen osasuneko emaitzak hobetzea arretako prozesuen integrazioaren bidez eta horrela lortzea zainketa sanitarioak koordinatuagoak, eraginkorragoak eta kalitate handiagokoak izatea.