Ukimen-totemak AUOko Kanpo-Kontsultetan jasotako arreta baloratzeko

Ukimen-totemak instalatu dira Kanpo-Kontsulten eraikineko solairu bakoitzean, herritarrek jasotako arreta balora dezaten

AUOko Kanpo-Kontsultetan inkesta-sistema berri bat jarri da martxan herritarrek jasotako arretari buruz duten balorazioa ezagutzeko.

Horretarako, 17 ukimen-totem instalatu dira eraikineko solairu guztietan, pazienteei arreta emateko mostradoreen ondoan. Horrela, erabiltzaileek Kanpo-Kontsultetan jasotako arretari buruzko iritzia eman ahal izango dute. Totemek koronabirusaren aurkako pantailak dituzte, erabiltzaile bakoitzaren segurtasuna bermatzeko.

Balorazio-inkestak 10 galdera erraz ditu, aurpegi-irudien bidez azkar erantzuten direnak, asebetetze-mailaren araberako kolore-eskalekin.

Inkesta-sistema berri hau Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren proiektu pilotu bat da, eta teknologia berriak aztertzea eta erabiltzaileen erantzun- eta/edo harrera-maila ezagutzea du helburu. Proiektuak bi hilabeteko iraupena izango du.

AUOko Kanpo-Kontsultetako erabiltzaileak inkestari erantzutera animatzen ditugu, artatu ondoren.