UMEEI KONTATUTAKO ERIZAINTZA

Artikulu honetan eskaintzen dizuegu alaben eskolako 7 urteko umeei erizaina lanbide zertan datzan azaldu behar izan zien ama  eta bide batez Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) langilea den pertsona baten testigantza.

Orain dela egun batzuk aukera izan nuen alaben eskolan abentura txiki batean parte hartzeko. Eskolan lanbideak eta ofizioak gaiari heldu ziotenez, gurasooi eskatu ziguten laguntza gure lana zertan datzan azaltzeko. Nire kasuan, erizainaren lana.

7 urteko umeak dira. Erronka handia. Beraz, ikuspegiak dinamikoa eta batez ere interaktiboa behar zuen izan saio erakargarri bat egiteko.

Horrela bada, uniformez jantzita, maleta eskuan, eta batez era gogo handiz gelan aurkeztu nintzen. Aitortu behar dizuet urduri samar nengoela, eta nire buruari behin eta berriro galdetzen nion: aspertuko ote dira?. Baina, lehen unetik, umeen aurpegia ikusmin handiz, euren jakin-mina, parte hartzeko gogoa ikustean animatu nintzen berba egitera eta gure lanbidearen egun bateko lana kontatzera.

Hasieran, gure lanbidearen funtsa dena azaldu genien: zainketak. Zainketa horiek ez dizkiegu bakarrik gaixoei ematen, baizik eta haiek bezalako ume eta heldu osasuntsuei ere, euren osasuna eta ongizatea hobetzeko.

Bide batez, hasi ziren aurkitzen denon artean egunero automatikoki egiten eta osasuntsu egoteko garrantzi handikoak diren ekintza hauek: hortzak garbitzea, ariketa fisikoa egitea, orekaz jatea, nahiko lo egitea; beraz, kontzientziaraztea ez gaudela osasuntsu dakigunagatik, baizik egiten dugunagatik, eta euren adinarekin ardura izan behar dutela aztura osasuntsu batzuk izateko. Adin horrekin, bai ume harkorrak osasunari buruzko mezuekin!

Bestaldetik, ospitalean egunero egiten dugun lana azaldu genien; hain zuzen, nik lan egiten dudan Kardiologiako unitateko lana. Gizakiaren gorputza aurretiaz ezagutzen eta ikasi berria zutenez, benetako bihotz baten irudia erakutsi nien, Balendin deunaren bihotzaren irudi topikoa desmitifikatzeko. Bihotzaren funtzionamenduari buruz zenbait bitxikeria aipatu genuen. Animalien adibideak ere egon ziren (beti beraien gustukoak dira), kolibriren bihotzarena kasu: hegal egiten duenean minutuan 1000 hitz-taupadak ditu. Egia esan, euren mailara egokitutako anatomiaren baliabidea oso baliogarria da, oso gogoko gai baitute. Azkenik, ospitale batean izandako norberaren bizipenei buruzko anekdotak ez ziren falta izan edo senide baten ospitaleratzearenak edo zelan egin zuten zauri hura.

Bukatzeko, zainketetan erabiltzen diren tresna batzuen inguruko errepaso bat egin genuen. Horretarako baliabide berezi bat erabili genuen: gure ospitaleko irakaslea den Ana andereñoak egindako ipuin bat. Ipuin horren protagonistak dira ospitalean erabiltzen diren tresnak: xiringa, fonendo, depresorea, tentsiometroa eta otoskopioa. Horrela, beldur sortzen duten tresna hauek bizitza propioa hartzen dute eta pertsonaia atseginak bihurtzen dira, beraiekin kontaktua izatean beldurra galduz. Ipuina antzerkitxo japoniar eran entzun ostean, aukera izan zuten tresna batzuk ukitzeko eta erabiltzeko: beraien buruari auskultazioa egin zioten, hesgailuak jarri,...

Eta nola konturatzen da pertsona bat nagusitan erizaina izan nahi duela? Horretarako “Vera erizaina” pertsonaia dugu. Urtxintxa horrek kontatzen die nola abentura baten bidez aurkitzen dituen nolakotasunak eta horrela erabakitzen du nagusitan erizaina izan nahi duela.

Ondorioz, oso esperientzia aberatsa izan da; benetan eskertzekoa umeek izan duten berotasunagatik eta parte partzeko gogoagatik. Egun horretako zerbait geratuko ahal zaie oroimenean!

Bestaldetik, abentura hau prestatzeak ezagutarazi dit adin horietan gaixotasuna eta ospitaleratzea hazteko aukera bat gisa bizi izateko osasun arloan lana egiten duten profesionalen lan pedagogikoa.