2022ko Gizarte Funtsetik onartutako eta baztertutako eskabideen zerrenda

Erreklamazioak aurkezteko epea apirilaren 17ra arte da

Gaur, martxoaren 27an, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 24ko 364/2023 Ebazpena argitaratu da, 2022ko Gizarte Funtsetik onartutako eta baztertutako eskabideen zerrendari, % 7ko galera ekonomikoa ez gainditzeagatik banaketatik kanpo utzitako eskabideen zerrendei eta beste arrazoi batzuengatik Gizarte Funtsaren banaketatik kanpo utzitako eskaerei buruzkoa.

Erreklamazioak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, apirilaren 17ra arte.