2025eko Lanbide Garapenerako deialdian onartutakoen behin betiko zerrendak

Erreklamazioa egin nahi dutenek apirilaren 8tik maiatzaren 7ra egin ahal izango dute, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik
570/2026 Ebazpena, apirilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko.
Erreklamazioa egiteko epea: apirilaren 8tik maiatzaren 7ra arte, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik.
Aplikazio informatikorako sarbidea apirilaren 8tik egongo da eskuragarri.
Esteka honetan duzu informazioa osatzeko aukera.













