Paziente onkologikoak eta familiarrak artatzeko gune berriak Arabako ESIan
Zerbitzu horiek martxotik daude martxan, eta laguntza psikologikoa, soziala eta aurrez aurreko laguntza eskaintzen dute, pazienteei eta senideei laguntza integrala bermatzeko
Arabako ESIak eta Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak arreta integralarekiko konpromisoa sendotu dute, AUOko Kanpo Kontsultetan eta Olaguibel Osasun Zentroan laguntza-zerbitzu berriak eskainiz.
Prestazio horiek martxotik dira operatiboak, eta pazienteen eta haien senideen behar emozionalak, sozialak eta fisikoak guztiz doan betetzea dute helburu.
| Zentro | Zerbitzu | Ordutegi | Kokapena |
| AUO Kanpo Kontsultak | Informazioa eta laguntza (boluntariotza) | Astelehenetik ostegunera
16:00 – 18:00 |
108 y 109
aretoak |
| Olagibelgo Osasun Zentroa | Laguntza psikologikoa |
Asteartea 8:00 – 15:00 |
213 aretoa |
| Olagibelgo Osasun Zentroa | Gizarte-laguntza | Ostirala
08:00 – 15:00 |
213 aretoa |
Baliabide kontsolidatuen sarea
Ekimen honek erakundean arrakastaz garatzen ari diren programak osatzen ditu:
- Ospitaleko laguntza: boluntarioen presentzia AUO Txagorritxun, Onkologian eta Eguneko Ospitalean.
- Ariketa fisiko onkologikoa: mantentze-saioak Lakuabizkarrako Osasun Zentroan (astelehen eta asteazken arratsaldetan) eta elkartearen egoitzan, Zabalganan.
Arreta integralarekiko konpromisoa
Bi erakundeen arteko lankidetzak bermatu nahi du minbiziari arlo klinikotik harago helduko zaiola, ongizate emozionala eta soziala integratuz. Horregatik, profesionalei eskatzen zaie baliabide horiek zabaltzeko lankidetza aktiboa izan dezatela, onuradun guztiengana iritsiko direla ziurtatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 900 100 036 telefonora edo joan AUO Kanpo Kontsultetarako 108 eta 109 geletara, edo galdetu boluntarioei AUO Txagorritxun.














