Araba ESIak euskararen erabilera suspertzeko lehiaketa egingo du

Araba ESIan euskara suspertzea helburu izanik logotipo berezi bat  sortzeko lehiaketa antolatu dugu.

Logotipoak euskararen garrantzia nabarmendu nahi du erakundeko profesionalen artean. Era berean, irudi grafikoa, babesa eta erantzukizuna izan nahi du Bikain egiaztagiriaren ebaluazioa eta normalkuntza prozesuaren barne.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute gure erakundean, zerbitzu aktiboan dauden profesional guztiek.

Lanak aurkezteko epea hasiko da buletin hau argitaratu eta hurrengo egunean irailaren 22ra arte, 15:00etan, hain zuzen. Erakundeko erregistroak (Txagorritxu edo Santiago) edo Araba ESIko Euskara Zerbitzura bideratutako edozein baliabide erabili ahal dira lanak aurkezteko.

Aurkeztutako logoak baloratzeko orduan, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Orijinaltasuna eta Sormena (% 30)

Baloratuko da logoak inolako berdintasunik ez izateak aurreko kanpaienetan Osakidetzan argitaratutakoekin.  Halaber, beste erakunde publikoek (udalak, aldundiak, sailak) aukeratutako irudiekin ez du antzerakotasunik eman beharko. Bestetik, euskara lan-hizkuntza eta zerbitzu-hizkuntza bezala  identifikatzen duten adierazleak aintzat hartuko dira modernotasuna eta egunerokotasunaren markak nabarmentzen dituen neurri berean.

Mezuaren erakargarritasuna eta edukia (% 40)

Argi antzeman behar da profesionalen arteko euskararen erabilera bultzatzeko arrazoiak eta klabeak iragartzen direla. Mezua erakargarritasuna ez ezik kategoria eta funtzionaltasuna ere eman behar dio euskarari. Modu berean, euskara zerbait dinamiko eta eguneratu bezala  azaldu behar du ; ez du gainkargarik edo zailtasunik adierazi behar.

Logoaren egokitasuna (% 30)

Irudia eta mezua bata bestearen ondorioa izan behar dira.  Koloreak, irudiak edo grafikoak mezuarekin egokitu behar dira, hau da, kanpainan ezarritako helburuekin bat egin behar dute. Oinarria ez da estetikotasuna egokitasuna baino. Batak bestea osagarri dezake betiere xede bat partekatzen badute, alegia, euskara lan hizkuntza bihurtzea.

Aurkezturiko lanen balorazioa egiteko batzordea honako hauek osatuko dute: Zuzendari kudeatzaileak, Pertsonaleko Zuzendariak, Euskara Zerbitzuko atalburuak, euskara teknikari bik eta Komunikazio zerbitzuko kide batek. Zuzendari kudeatzailea Batzordearen presidentea izango da, eta kalitatezko botoa izango du.

Lehen saria lortzen duen proiektuak Baigorri upategiak bisitatzeko bi pertsonentzako sarrera eskuratuko du,   bertan bazkari eta guzti eskainiko zaielarik.

Anima zaitezte parte hartzera!