Zuen logotipoen zain gaude! Eutsi!!!

Ikur horrek gogoratu nahi die profesionalei euskararen garrantzia gure Erakundean eta Euskara normalizazio prozesuaren barruan mantentzen den bultzada, babesa eta konpromisoa; horretaz gain, Bikain ebaluazioa ere.

Lehiaketan, zerbitzu aktiboan dauden erakundeko profesional guztiek hartu dezakete parte.

Lanak irailaren 22ra arte aurkeztu behar dira (15:00ak arte) gure Erakundearen erregistroetan (Txagorritxu edo Santiago) edo legezko baliozko medio bidez, deialdia egiten duen Erakundeko Euskara Zerbitzura zuzenduta.

Aurkeztutako logotipoen balorazioa egiteko, irizpide hauek  hartuko ditugu kontuan:

%40 originaltasuna eta sormena

%40 BIKAIN eta euskara bultzatzeko mezu argia ematea

%20 logoaren edertasuna

Aurkeztutako logotipoen balorazioa egiteko batzordeko kideak hauek izango dira: Zuzendari gerentea, GGBBetako zuzendaria, Pertsonaleko atalburua (Euskara Arduraduna), 2 euskara teknikari eta Komunikazio zerbitzuko kide bat. Zuzendari gerentea batzordearen presidentea izango da, eta kalitateko botoa izango du.

Aukeratutako logotipoaren saria izango da Baigorri ardotegirako bi prestonentzako bisita euskaraz eta baita bazkaria ere.