Botika-preskripzioaren PRESBIDE sistema ezarri da zahar-egoitzetan

Araba ESIko eremuko zahar-egoitzek ezarrita dute Osakidetzako botika-preskripzioaren PRESBIDE sistema. Horrela, ia erabat desagertu egin da paperezko errezetak erabiltzea, eta egoitza hauetako egoiliar guztiek dute informatizatuta tratamendu aktiboa. Horri esker, segurtasunaren arriskuak nabarmen murritzen dira.

Irailaren 28an, Lakua-Arriaga Osasun-zentroan prestakuntzako jardunaldi bat egin zuten, non egoitza hauetako mediku arduradunei azaldu zizkieten programaren ezaugarriak.

Egoitza horiek Osakidetzako preskripzio-sistemara sartzea kokatzen da Osasun Sailaren, erakundeen eta egoitzak kudeatzen dituzten enpresen arteko hitzarmen baten barruan.