Author: infoBerriak
INFAC buletina | «Non bilatu medikamentuei buruzko informazioa»
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta helburua da EAEko osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea.
Kardiologiako II. Jardunaldia kalean bertan
Ekitaldia uztailaren 2an, asteartean, izango da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Ateak 16:15ean irekiko dira eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Bioaraba OIIko Saiakuntza Klinikoen Unitateak AENOR-en UNE-EN ISO 9001:2015 ziurtagiria lortu du
Ziurtagiriak Saiakuntza Klinikoen Unitateak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitate-bermea aitortzen du.
Osasun Sailak 2024ko Bero Plana aktibatu du tenperatura handiek herritarrengan dituzten ondorioak prebenitzeko
Aurten berrikusitako parametroekin eguneratuta, arreta berezia jartzen da arrisku-populazioan: 4 urtetik beherakoak, adinekoak, haurdunak, gaixotasun kronikoak dituztenak eta aire zabalean jarduera fisikoa egiten dutenak.
FarmaHitzak | 2024ko ekaina
FarmaHitzak gaurkotasun farmazeutikoko gaiei buruzko informazio buletin bat da, Lehen Mailako Arretako Farmaziako profesionalek eta Osakidetzako Farmazia Zerbitzu Korporatiboak egina.
Saio kliniko orokorrak | Ekainak 13
– Zoomen Webinar Plataforma: “Carpeta Roja y Protocolo Accidente Biológico en la OSI Araba”.
– Hizlariak: Carmen María Del Pozo, Iratxe Portilla eta Nuria Santamaría | Lan Osasuna.
Lanbide Garapeneko 2023 behin-behineko Ebazpena
Erreklamazioa egin nahi duten langileek maiatzaren 29tik ekainaren 11ra arte, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik.
Igo Arabako ESIaren Ebaluazio Psikosozialaren trenera
Arrisku psikosozialak ezagutzeak zure lan-giroa hobetzea esan nahi du, parte hartu!













