Europa mailako osasun-sistemetako HOPE trukaketa-programa
HOPEk truke-programaren 36. edizioa antolatuko du 2017an, eta maiatzaren 15etik ekainaren 9ra egingo da. HOPE Ágora eta programaren ebaluazioa ekainaren 12tik 14ra egingo dira, baina oraindik ez da zehaztu non izango den. Aurten jorratuko den gaia hau da: “Organisational innovation in hospitals and healthcare”.
4 asteko prestakuntza-aldi hau ospitaleko nahiz lehen mailako arretako eta Administrazio Sanitario Zentralean, Eskualde-mailakoan edo Tokikoan kudeaketa sanitarioaren arloan lan egiten duten eta kudeaketa-ardurak dituzten profesionalentzat da; gutxienez hiru urteko eskarmentua izan behar dute, eta herrialde hartzaileak exijitzen duen hizkuntza ezagutu behar dute.
Beren egonaldian zehar, partaideek beren harrerako herrialdean osasun-erakunde desberdin bat ikusiko dute, beste modu batean lan egiten duen osasun-sistema desberdin bat, eta aldi berean, gure osasun-sistema erakutsi ahalko dute, beste herrialde europar batzuetakoekin alderatzen eta ezagutza eta jardunbide onak konpartitzen dituzten bitartean.
25 eta 30 plaza artean eskainiko dira estatu-mailan, aukera eduki dezaten, ahal den neurrian, hautatutako herrialdeetan parte hartzeko.
Azaroaren amaiera arte ez dugu jakingo zenbat diren herrialde guztiek eskaintzen dituzten plazak; abenduaren lehen astean, berriz, plazen behin-behineko esleipena egingo da.













