Bronkiolitis Akutuaren Asistentzia-Ibilbidearen eskalamendu korporatiboa | Saio hezigarriak

Bronkiolitis akutua kontsultaren arrazoi ohikoenetariko bat da Lehen Mailako Arretako pediatriako kontsultetan eta Pediatriako Larrialdietan, eta, epidemia-aldian, asistentzia-karga handia eskatzen du

Gaur egun ez dago farmakoek gaixotasunaren bilakaera alda dezaketela frogatzen duen ebidentziarik. Hala ere, gomendioak egon arren, profesionalek gehiegi erabiltzen dituzte eta aldagarritasun handia dagoen batzuen eta besteen artean.

Bronkiolitis akutua hobeto kudeatzeko estrategiaren barruan, 2018-2019 aldiko epidemian zehar, bi erakunde sanitariotako (Barakaldo-Sestaoko ESI eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESI) Lehen Mailako Arretan eta Pediatriako Larrialdietan, elkarrekin eta era integratuan lan egin zen.

Hobetzeko ekimen horren emaitza dokumentu batean jaso zen, asistentzia-ibilbide integratuan, hain zuzen ere, eta bertan, familien esperientzia ere txertatu zen. Ibilbideak barne hartzen ditu eguneroko kontsultetan bronkiolitis akutua kudeatzeko arazoak sortzen dituzten alderdiei erantzun praktikoa emateko hartu diren erabakiak. Asmoa da gizartearengana heltzea; kasu honetan, haurrengana eta haien familiengana, eta euren prestakuntza- eta hezkuntza-eskakizunei erantzuna ematea.

Aipatutako bi erakunde sanitarioetan ibilbidea ezartzearen ondorioz lortutako emaitzek, behar ez diren farmakoen erabilera murriztu izanak, diagnostikoa egiteko irizpideari atxikita egoteak eta gertakarien larritasunaren erregistroan egindako hobekuntzek pentsarazten digute gure erakunde sanitarioko haur guztiek jardunbide egoki horretatik onura atera lezaketela.

Horregatik guztiagatik, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Integrazio Asistentzialeko eta Kronikotasuneko Zerbitzuaren bitartez, erabaki da ESI guztietan ezartzea bronkiolitis akutuaren ibilbidea. Irailaren 19an, “Bronkiolitis Akutuaren Asistentzia Ibilbidearen mailaketa korporatiboa” ri buruzko saioa/jardunaldia egingo da Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko ekitaldi-aretoan, eta ESI bakoitzean osatutako lantaldeak egongo dira bertan.

Lan-tresna honekin trebatzen has zaitezten, hemen duzue Barakaldo-Sestao  ESI-ren eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESI-ren sarbide-estekak.

Prestakuntza

Araba ESI-n, bi prestakuntza-saioak daude aurreikusita, urriaren 1ean AUO Santiagoko areto nagusian eta 8an, aldiz, Lakua-Arriaga Osasun Zentroko Gorbeia Aretoan, laguntza-ibilbidean biltzen diren lanaren helburuak eta bronkiolitis akutua kudeatzeko alderdi garrantzitsuenak aurkezteko. Jakinsarea-ren bidez apunta zaitezkete.

 

Parte hartzera animatzen zaituztegu!