Pazienteen Segurtasunerako arriskua

Azken bolada honetan sarritan gertatzen da botikak ez hornitzea eta hori arrisku egoera garrantzitsua da medikamentua seguru erabiltzeko

Urte honetan zehar jakinarazi digute ez dituztela estatu mailan hainbat medikamentu hornitu, haietako batzuk inpaktu handikoak.

Sarritan botikak ez hornitzea hain larria denez, ezin dugu profesional sanitarioei zuzendutako informazio zehatza sortu.

Horregatik, gero eta beharrezkoagoa da segurtasun praktikak areagotzea botikak prestatzean eta  ematean, eta, bereziki, zaindu behar izatea etiketak identifikatzea eta irakurtzea.

Horietako adibide batzuk erakutsiko dizkizuegu:

HEPARINA SODIKOA

Heparina sodikoaren aurkezpenean aldaketa. Orain heparina sodikoaren bialetan EZ da agertzen heparina dosia ez miligramotan/mililitrotan (mg/ml) ez ehunekoetan (%).

Hala ere, Bentzil Alkoholaren mg/ml-ak agertzen dira, nahitaez aitortu beharreko eszipientea baita. %5eko heparina sodikoan zein %1eko heparina sodikoan bentzil alkohola 10 mg/ml-koa da, eta halaxe dago adierazita bialean.

Beraz, heparina kontzentrazioa nahasteko arriskua, %5eko bialean dosia bozkoiztuta, oso handia da, eta akats horrek ondorio larriak ditu.

eOsabide-ren botikak emateko pantailako oharretan unitatearen eta mg/ml-aren arteko baliokidetasuna gehitu da. Beti irakurri behar ditugu.

MIDAZOLAM

Midazolam-i dagokionez, erabilgarri dauden bi kontzentrazioak oso antzekoak dira: 5mg/5ml eta 15mg/3ml. Berriro, etiketa gaizki irakurtzeak dosifikazio akats larria eragin dezake.

Pazienteen Segurtasunaren taldeak eskertu egiten dizue informazio hori zabaltzea eta antzeko gorabeherarik antzemanez gero, geuri jakinaraztea. Beharrezkoa da langile guztion lankidetza ahalik eta arinen antzeman ahal izateko eta, hala, beharrezko ekintza zuzentzaileak ezarri ahal izatea.  

Hori jakinarazi dezakezue SNASP-ean jakinaraziz, edo Pazienteeen Segurtasunaren taldearekin harremanetan jarriz edo helbide honetara emaila bidaliz: seguridadpacienteosiaraba@osakidetza.eus.