Araba ESIko Eguneko Ospitale Medikoa hasi da
Gaur, urriak 18, Araba ESIko Eguneko Ospitale Mediko berria hasi da. Ospitale hori Txagorritxuko eraikineko beheko solairuan dago.
Gaur, urriak 18, Araba ESIko Eguneko Ospitale Mediko berria hasi da. Ospitale hori Txagorritxuko eraikineko beheko solairuan dago.
Gaur, 2016ko irailaren 8a, Edurne Arteche Daubagna dok. izendatu dute Araba ESIko Erradiologia zerbitzuko arduradun. Beraz, hemendik aurrera, zerbitzuburuaren funtzioak beteko ditu.
Irailaren 2an, Osasun Saileko Alerta eta Emergentzia Sanitarioen Koordinazio Zentroak autonomia erkidegoei jakinarazi die Madrilen Krimea-Kongo Sukar Hemorragikoko bi kasuen diagnostikoa baieztatu dela.
Pazientearen Segurtasunerako taldea diziplina anitzeko talde bat da; Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako profesionalek osatzen dute; besteak beste, gure erakundearen barruan, pazientearen segurtasunaren kultura bultzatzen eta sustatzen dihardute, profesionalak eta lantaldeak bide horretan aholkatuz eta lagunduz.
ASPASOR elkartea “HORMEK HITZ EGITEN DUTE, BAINA ENTZUN EZ” izeneko kanpaina egiten ari da, non, beste ekintza batzuen artean, sartu duten praktika oneko gidak banatzea. Gida horrek jasotzen ditu entzuteko ezgaitasuna duten pertsonekin komunikazioa hobetzeko hainbat aholku.
Osasun Sailak profesionalen eskura jartzen du dokumentu hau: “Tenperatura altuek EAE-ko biztanleen osasunean eduki ditzaketen ondorioak saihesteko ekintzak. 2016. urtea”. Bertan gehien eragiten dien sektorei eta jendeari zuzendutako neurri zehatzak jasotzen dira.
Aurkeztu dute Donostian txertoei buruzko eskuliburu berria, txertoen arloko berritasunak eta gomendioak jaso eta gaurkotu dituena eta osasun publiko nahiz pribatuko osasun-langileek kontsulta- eta laguntza-baliabide gisa erabili ahal izango dutena.
Araba ESIko ildo estrategikoetan ezarritako ekintzen barruan kokatzen da estrategia asistentzial anbulatorioei bultzada ematea; hau da, irisgarritasuna, segurtasun klinikoa eta jasangarritasuna hobetzea. Ekintza horien barruan, Kirurgia handi anbulatorioa da bultzada handi bat eman nahi dioten proiektu garrantzitsuenetariko bat.
Osabide Global eta Osabide-AP informatikako programen bidez, Historia Kliniko Batua gure zentroetara zabaltzeari esker, baimena duena sar daiteke pazienteen historia klinikoa.
2016ko martxoaren 31n Fernando Arós Borau doktoreak 65 urte betetzeak ekarri dio gure erakundean egiten duen jardueraren aldaketa.