COVID-19 txertaketa-kanpaina Araba ESIn

Araba ESIn lan egiten duten profesionalentzat COVID-19 txertaketa-kanpaina datorren astean hasiko da

Txerto desberdinak iristen ari direnez eta dosi-kopurua mugatua denez, langileen txertaketaren programaziorako lehentasuna ezarri behar da. Osasun-agintarien gomendioei jarraituz, COVID-19ren arretan lehen lerroko profesionalak txertatzeari ekingo zaio, txertoen eskuragarritasunaren arabera, zerbitzu edo unitate osoak ez zitatzeko arretaz eta adin-ordena baten jarraituz.

Txertaketa aldez aurretik hitzordua eskatuta egingo da, eta, horretarako, lehentasun horren barruan une bakoitzean txertatuak izan daitezkeen pertsonekin harremanetan jarriko gara. Argibideak kontuan har daitezela eskatzen dugu, gure langileen denbora eta dedikazioa baloratuz.

Osasunaren arloko profesionalak zaretenez, txertaketa-kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, erreferente bat baikara eta herritarrak gure portaera eredugarriaren zain baitaude.

Fco. Javier Pedrosa Rodero
Araba ESIko Pertsonen Zuzendaria