Datu pertsonalen babesa · Konfidentzialtasun betebeharra Osakidetzan

Arabako ESIko profesional gisa, funtsezkoa da eskubide horiek ezagutzea, errespetatzea eta betearaztea jarduera guztietan, ahozkoan, idatzizkoan edo hirugarrenekin egindako erregistro eta komunikazioen bidez

Osakidetzak osasun-datu pertsonalak tratatzen ditu, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 8/1997 Legea-ren arabera interes publikoko eginkizun bat betetzeko beharrezkoa delako:

  • Osasun-laguntza edo tratamendu medikoak ematea.
  • Prebentzioa edo diagnostiko medikoa.
  • Osasun-zerbitzuak kudeatzea.
  • Kaltetutako pertsonaren edo beste pertsona baten bizi-interesa babestea.
  • Eragindako pertsona fisikoki edo juridikoki bere baimena emateko ezgaituta badago.
  • Administrazio publiko edo sanitarioen berezko eginkizunak.

Osakidetzak, bere misioa betetzeko, pertsona fisiko zehatzei buruzko informazioa erabiltzen du, hau da, datu pertsonalak.

Legeak adierazten duen bezala, datu pertsonalak babestu egin behar dira; beraz, datu pertsonalak zaintzeko konpromiso hori Osakidetzarentzat lan egiten duen eta mota horretako datuak tratatzen dituen edonork ere badu.

Horregatik, Osakidetzak badu antolaketa-eredu bat, bere paziente, erabiltzaile eta profesionalen datu pertsonalen babesa bermatzea helburu duena.

Erabiltzaile zaren aldetik, sekretu profesionala denbora-mugarik gabe gorde behar duzu. Osakidetzak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, legezko betebeharra du behar diren neurriak hartzeko, langileek modu ulergarrian ezagut ditzaten beren eginkizunen garapenari eragiten dioten segurtasun-arauak, bai eta ez-betetzeak izan ditzakeen ondorioak ere.

Gogoratu datu pertsonalak tratatzen dituzten pertsona guztiek konfidentzialtasun-betebeharra bete behar dutela (DBLOaren 5. artikulua). Betebehar horrek bere horretan dirau Osakidetzarekiko harremana amaitu ondoren ere.

Konfidentzialtasun-betebeharraren helburua da hirugarrenek ezin ezagutzea datu pertsonal horiek. Lanbide gehienetan dago araututa, eta garrantzi berezia du osasun-langileentzat eta administrazio publikoetan lan egiten dutenentzat.

Konfidentzialtasun-araua tratamenduaren arduradunari eta bertan parte hartu dutenei aplikatzen zaie, hau da, tratamenduaren eragile gisa Osakidetzako langile guztiei ere eragiten die.

Pertsonen Zuzendaritza