Eskularru sanitarioen erabilera egokia bideratzeko esku-liburua

Zuzendaritza Nagusiko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko Erosketa zentralizatuaren talde teknikoak egin duen Eskularru sanitarioen erabilera egokia bideratzeko esku-liburua, 2017an gaurkotu da.

Esku-liburuak zereginaren araberako eskularruak erabiltzeko beharrizanaz informatzea du helburu. Horiek horrela, langilearen arriskua du aztergai honako eragileak kontuan hartuz: agente biologikoen balizko transmisioa, zitostatikoen aurreko egonaldia, bestelako medikamentu arriskutsuak, produktu kimikoak, eta erradiazio ionizatzailea.

Era berean, nabarmentzen da eskuen higienea eta esterilizatutako eskularruak jarri eta kentzeko modua. Gainera, araudi-betekizunak eta medikamentuak emateko kutxaren piktogramak jakitera ematen dira.

Azkenik, eta beste guztia bezain inportantea, eskularruen etengabeko erabileraren ondoriozko kalteen berri ematen da.