Euskara baino gehiago

Araba ESIn euskararen erabilera bultzatu nahian gustatuko zaizkizuen bi jarduera antolatu ditugu: batetik, Bertso Saio Klinikoa kantu giroan; bestetik, Gipuzkoako labarretatik barreneko ibilaldi dibertigarria.

Datorren otsailaren 23an bertso-bazkari berezia antolatu dugu. Bertan, bi gonbidatu xelebre izango ditugu: Juan Mari Juaristi eta Felipe Zelaieta. Haiek, osasuna eta euskarari buruzko bertso eta kantak gozatzeko aukera emango digute. Horretarako, “Erdizka Taberna” aukeratu dugu, Gasteizko Aiztogile kalean.

Joateko asmorik izanez gero, hurrengo posta elektronikoan otsailaren 19 baino lehen izena eman behar duzue:

euskara.arabaesi@osakidetza.eus

Beste aldetik, martxoaren 25ean, Ulia menditik txangoa egingo dugu Pasai Donibaneraino. Jarduera dibertigarria izango da euskaraz gozatze aldera, halaber, gure harremanak estutzeaz gain kirolean jarduteko aukera ere emango digu. Lehen aipatutako helbidera izen-abizena inskripzioa bildu orduko bestelako jakin beharrekoak kontatuko dizkizuegu.

Parte hartu nahi baduzue martxoaren 12a baino lehen  idatzi helbide horretara.

Anima eta etor zaitezte!!! Guztion artean euskararen erabilera bultzatuko dugu gure erakundean!