Gogoratu erretzea debekatuta dagoela Araba ESIn

Indarrean dagoen legea betetzeko eta kerik gabeko erakunde baterako bidea zehazteko, gogoratzen dizuegu bai ARABA ESIn, bai eraikinetan, bai esparru sanitarioetako kanpoaldean

ERRETZEA DEBEKATUTA DAGOELA

Estatuko 28/2005 Legeak, abenduaren 26koa, tabakismoaren aurkako osasun-neurriak eta tabako-produktuen salmenta, horniketa, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituena, eta geroago 1/2016 Lege autonomikoak, apirilaren 7koa, adikzioen eta droga mendekotasunaren gaineko arreta integralari buruzkoa, ezartzen dute erretzea debekatuta dagoela ospitaleetan eta osasun-zentroetan.

Araba ESI Kerik Gabeko Erakunde Sanitarioen Euskal Sareko kidea da, eta horregatik helburu hauekin egiten du lan:

  • Babestea biztanleak tabako-ketik.
  • Sentikor bihurtzea Osakidetzako profesionalak tabakismoa murrizteko interbentzioaren garrantziarekiko.
  • Laguntza ematea erretzaileei, tabakismoaren tratamendura erreaz heltzeko zerbitzuak emanez Lehen Maila Arretako osasun-zentroetan eta Arreta ez presentzialean Osasun Kontseiluak tabakoari uzteko arreta ematen duen telefonoaren bidez.
  • Pazienteei eta profesionalei informazioa ematea eta sentikor bihurtzea  osasunarentzat tabakoaren arriskuekiko eta tabako-keak kutsatutako haizearekiko.

Horretaz gain, Araba ESIko profesionalok  lantokietan tabakoa erabiltzearen debekuan geratzeaz gain, beste urrats bat eman behar dugu.

Hori dela eta, zuzendaritzak proposatu nahi dizkizue ekintza hauek profesionalekin, zein paziente erretzaileekin burutzeko:

PROFESIONALAK
  • Esparru sanitario OSOAN debekatuta dago erretzea.
  • Jo ezazu zure zentroko Oinarrizko Prebentzio Unitatera eta bertan eskatu erretzeari uzteko laguntza.
PAZIENTEAK
  • Esan pazienteei erretzea debekatuta dagoela esparru  sanitario osoan  eta ospitaleratuta dauden bitartean eskura dutela zerbitzu bat, tabakoaren ordezko produktuak ematen dituena.
  • Osasuneko profesional bat bazara, aholkatu pazienteei TABAKOARI uzteko eta emaiezu informazioa arrakastaz lortzeko dauden laguntzeko alternatibei buruz: lehen mailako arretako taldea, ospitaleratzearen zehar mediku eta erizain arduradunak, TABAKORIK GABE BIZI telefonoa, smartphon aplikazioak, eta abar.