2020ko Gogobetetze-inkesteen emaitzak

Inkestak oso baliagarriak dira Araba ESIko Pertsonen Zuzendaritza osatzen duten arloek egindako kudeaketa ebaluatzeko
2020ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte, 3.817 eskabide jaso dira «Lagundu» aplikazio informatikoan, hau da, informazio-eskaerei erantzuteko edo langileen arloko zalantzak argitzeko tresnan.
Erabiltzaileek gehien erabili duten erantzun-bidea posta elektronikoa izan da, eta gehien eskatu diren informazio-gaiak nominak izan dira.
Gainera, erantzuteko ezarritako epea % 96,20an errespetatu da (2 egun baliodun, eskaera jaso eta hurrengo egunetik aurrera).
«Lagundu» aplikazioarekiko asebetetze orokorrari 8,43 puntu eman zaizkio. Azken hiru urteetan, puntuazioak beti izan dira 10etik 8tik gorakoak.
Langile berriei egindako harrera-prozesuak 736 izan dira, 2020ko urriaren 27ra arte.
Harrera-prozesuko asebetetze orokorrari 7 puntu eman zaizkio, eta 7,40ko puntuazioa eman zaio jasotako informazioari. Azken hiru urteetan, puntuazioa ez da inoiz 10etik 7tik jaitsi.
Gure erakundean erretiroa hartzen duten langileei egindako agurtze-prozesuen kopurua 118 izan da, 2020ko urriaren 27ra arte.
Agurtze-prozesuaren asebetetze-maila 8,53 puntukoa izan da. Azken hiru urteetan, puntuazioak beti izan dira 10etik 8tik gorakoak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Araba ESIko profesional guztiei parte hartzeagatik eta egindako ekarpenengatik, gure lana modu efizientean eta efikazean egiten jarraitu ahal izateko eta hobetu beharreko arloak ezartzeko.
Pertsonen Zuzendaritza













