Historia klinikora sartzea (III) | Baimendu gabeko sarbideak

Historia klinikoko datuak ezkutuko informazio pribatua dira, pertsonen intimitatearekin lotuak. Horrenbestez, pazienteen historia klinikora baimenik gabe sartzea arlo profesionaleko arau-hauste diziplinarioa izan daiteke, baita delitua ere sekretuak ezagutarazteagatik edota agerrarazteagatik
Ezagutu dituzun informazioak isilpean gordetzera eta Osakidetzak dituen ekipo informatikoak erabiltzeko ohartarazpen neurriak betetzera behartuta zaude.
Baimenik gabeko sarbideagatik bost urte arteko espetxe-zigorra eta hamabi eta hogeita lau hilabete arteko isuna ezartzen dira, eta handiagoa ere izan daitezke datuak pribatuak izanez gero, eta halakoak dira, hain zuzen, osasun-datuak.
Paziente baten historia klinikora baimenik gabe sartzeagatik gertatzen da, arlo penaleko baldintzak betez gero. Historia klinikoko edukia hirugarrenei zabaltzea, jakinaraztea edo lagatzea delitu areagotua da, lege-hauste handiagoa izateagatik.
Profesionalek baimendu gabeko sarbideak ekidin behar dituzte eta beren pazienteen tratamenduarekin edo laguntza-prozesuarekin loturarik ez duten sarbideen justifikazioa egiaztatzeko gai izan behar dira.
Historia klinikoetarako sarbideen auditoretza
Bermatu egin nahi dugu bidezkoak direla historia klinikoetara egiten diren sarrerak eta babestuta dagoela pazienteen datuen konfidentzialtasuna. Horretarako, Barne Auditoretza Sistematikoak egiten dira Araba ESIn ospitaleratutako pazienteen historia klinikoetan.
Bidegabeko sarreraren bat antzemanez gero, hasiera emango zaio informazio-espedienteari, eta, horren ondorioz, zigor-espedientea zabaldu ahal izango litzaieke sarrera hori egin dutenei, ezin badute frogatu arauetan oinarritutako arrazoi argiak izan dituztela.
Aholkuak
Historia klinikoetarako sarbidea duten langileek betebehar profesionalak betetzen direla bermatzeko neurriak hartu behar dituzte, eta funtzio asistentzialik gabeko profesionalak justifikaziorik gabe horietara sartzea saihestu behar dute.
Unitateen edo zerbitzuen talde bileretan jakinarazpen honen edukia gogorarazi behar da, eta nabarmendu behar da datu pertsonalak babestearen garrantzia, batez ere, osasunarekin lotutakoak, baita zer larria den arauak hautsiz datu pertsonalak atzitzea edo erabiltzea.
Pertsonen Zuzendaritza













