Informazio orokorra | Tenperatura altuen aurrean jokatzeko
Aurreikusiz uda honetan zehar tenperatura altuak egon ahal direla, bere efektuak gutxitzeko gomendiok jarraitzea komenigarria da
- Goizeko lehen orduko eta arratsaldeko azken orduko tenperatura baxuenak aprobetxatuz, lantokia aireztatzeko leihoak ireki. Kanpoko tenperatura barrukoa baino altuagoa den unean leihoak itxi.
- Eguzkiak zuzenki leihoetan jotzen badu, hauek itxi eta pertsianak erabili.
- Beroa sor dezaketen eta beharrezkoak ez diren gailu guztiak itzali: argiak, egun horretan erabiltzen ez diren gailuak, etab.
- Haizegailuen erabilera baztertzea gomendatzen da. Bere erabilerak, ez dakarrelako konfort termikoko egoeraren hobekuntza. Arriskua ekar dezakete tenperatura 33ºCtik gora igotzen bada.
- Galdutako likido-kantitate guztia edan ohi ez dugunez gero, egoki hidratatzeko hurrengo arauak jarraitu behar dugu:
-
- Edaririk onena ur freskoa da, ez hartu hotzegia.
- Edan ura maiztasunez. Kantitate gutxi aldi bakoitzean (250 ml ur-baso bat gutxi gorabehera).
- Ez da inolako alkohol mota hartu behar.
Hurrengo sintomak eta/edo desorientazioa, zorabioak, goragaleak, okadak, izerditzeko ezintasuna, takikardia nabaria, sukarra sentsazioa, izatekotan, azala beroa eta bat bateko konorte-galera, zure P.O.U.ean arreta medikoa eskatu.
Prebentzioko Oinarrizko Unitatea














