Oroigarria | Sendagai Arriskutsuak Erabiltzeko Protokoloa
Garrantzitsua da Araba ESIko langileei beren burua eta gainerako langileak lantokian babesteko hartu behar dituzten neurri egokiak gogoraraztea
Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz, eta horrelako sendagaiak prestatzen eta ematen zaizkien pazienteei dagokienez, garrantzitsua da gogoraraztea zer neurri hartu behar diren sendagai arriskutsuak erabiltzean.
Gure zerbitzu-erakundean gaur egun indarrean dagoen protokoloaren helburua da Araba ESIko profesionalei tresna bat ematea, sendagai arriskutsuak segurtasunez identifikatu eta maneiatu ahal izateko, eta, gainera, sendagai-taldeak segurtasunez maneiatzeko behar diren informazioa eta tresnak ematea, sailkapen honen arabera:
- 1. taldea: sendagai antineoplasikoak.
- 2. taldea: antineoplasikoak ez diren sendagaiak.
- 3. taldea: ugalketa-prozesurako arriskua duten sendagaiak, modu aktiboan sortzen saiatzen ari diren gizon-emakumeei eragin diezaieketenak, eta haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeei, baina gainerako langileentzat arriskurik ez dakartenak.
Protokolo hau guzti hauen lanaren emaitza da: Farmazia Zerbitzua, Laneko Arriskuen Prebentziorako Oinarrizko Unitatea, Eguneko Ospitaleak, Pazientearen Kalitate eta Segurtasuneko Unitatea, ospitaleratze unitateak, Laneko Arriskuen Prebentziorako Ordezkariak eta Erizaintzako Zuzendaritza.
Sendagai Arriskutsuak Erabiltzeko Protokoloa ere kontsulta daiteke Araba ESIko Intranet-en.














