Osakidetzak kanal berri bat jarri du Lehen Mailako Arretako osasun-langileen eskura: OSAKIDETZA-PRO aplikazioa
Tresna horrek aukera ematen die Lehen Mailako Arretako osasun-langileei COVID-19ko pandemia-egoerari buruzko aholkularitza eskatzeko aplikazioan bertan eskuragarri dauden profesionalen taldeari
Helburua da COVID-19ko kasu susmagarriak, probableak edo baieztatuak, kontaktu estuak edo arrisku-taldeetako pertsonak artatzeari eta kudeatzeari buruz sortzen diren zalantzei erantzutea. Chat-a ez da inola ere diagnostiko medikoko, larrialdietako arretako edo tratamendu farmakologikoen preskripzioko zerbitzu bat.
Zer egin behar dut chat-a erabili ahal izateko? Chat-a tabletan edo smartphonean erabili ahal izateko, eskaera bat egin beharko duzu.
Nola egingo dut eskaera? “Nire eskaerak” atalean, sakatu “Gehitu elementu berria” aukera eta bete chat-ean alta emateko inprimakia. Chat-etik baja eman nahi baduzu, inprimaki horren bidez ere egin dezakezu, baja-eskaera betez.
Sakatu hemen eskabidea egiteko.
Non eskuratu dezaket aplikazio hau? Android-en Google Play-tik deskarga dezakezu doan OSAKIDETZA-PRO aplikazioa. Laster egongo da erabilgarri Apple-ren App Store-n.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara.














