Osakidetzan minari aurre egiteari buruzko V. Jardunaldia: «Mina eta Generoa»

Maiatzaren 30ean egingo da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian

Jardunaldia osasunaren arretaren eremu guztietan minarekin zerikusia duten profesional eta pazienteei eta Osasun Saileko eta Osakidetzako kudeatzaileei zuzenduta dago, baita minari aurre egitearen inguruan parte hartzen duten beste eragile batzuei ere.

Joan ahal izateko izena eman behar da, hurrengo eskabidea betez, plazak mugatuak baitira. Maiatzaren 20a da onarpen-eskaera bidaltzeko azken eguna.