Parte hartu Korrikan

Aurreko edizioetan bezala, Arabako ESIk, euskararekiko konpromisoan, Korrikan parte hartzen du, eta, horretarako, 2022ko otsailean, 297A kilometroa hartu zuen, Txile eta Gasteiz hiribidearen arteko bidegurutzean hasten dena

Bidali ditugun barne-komunikazioetan, Korrikan parte hartzera gonbidatuz, oker baten ondorioz, kilometroari esleitutako letra kendu dugu.

Korrikaren antolakuntzak eta hedabideek ibilbide ofiziala eta parte-hartzaile bakoitza argitaratzen dute.

Parte hartzera animatzen zaituztegu, bihar, apirilak 1 ostirala, 17:56an, Txile kalea eta Gasteiz hiribidearen arteko bidegurutzean topo egingo dugulakoan.

Arabako ESIko Euskara Zerbitzua