2017 kanpainari hasiera eman dio DOA GKE-k

Fernando Reyrekin hitz egin dugu, Araba ESIko Elektromedikuntzako teknikaria eta DOA erakundeko boluntarioa.

Zer da DOA?

DOA -“Denok Osasunaren Alde-Todos Por La Salud”-Garapena helburu duen 2002an Donostia sortutako Gobernuz kanpoko erakunde bat da.

Elkartea sektore sanitarioari lotutako boluntarioek eratu zuten, besteak beste, baliabiderik gabeko pertsonei arreta kirurgikoa espezializatua bideratzea zen bere helburua. Era berean, langile sanitarioak prestatu, esperientziak aldatu eta emakume indigenei arreta integrala ematea lehendabizi Guatemalan, eta, 2005az geroztik, Bolivian ere.

Arian-arian ekimen berriak hasi ziren gauzatzen: Odontologiako proiektuak, hezkuntza eta prestakuntza profesionala barne sartzen direlarik, betiere, jarduera-eremuetan garatzen dugun laneko osagarri moduan.

Noiztik zara boluntarioa?

Boliviara joan nintzeneko lehen aldia 2009an izan zen. Beti jendeari laguntza eman nahi izan diot nola edo hala, eta nahia errealitate bihurtzeko traumatologo talde batekin Boliviara abaiatu nintzen han elektromedikuntzako teknikari bat behar zuten eta.

Esperientzia gogorra bezain aberasgarria izan zen. Aurkitzen duzun jendea apaltasunez bizi da, eta horrek bizitari buruzko hausnarketa egitera eramaten zaitu. Harrezkero, ahal izan dudan guztietan bueltatu izan naiz eta hauxe zazpigarrena izango da.

Pasarte gogorrak aipatu dituzu, horietako bat kontatzerik daukazu?

Egia esanik, hara joaten garen guztioi tokatzen zaigu egoera gogorren bat edo beste bizitzea eta barrenak astinduta izatea. Horregatik, beti aholkatzen dut burua bere lekuan edukitzea eta neurriz jardutea, hau da, egoera batzuetan ez dago inplikatzerik. Badago behin joan eta bueltatu ez den jenderik.

Nire kasuan zenbait zereginetan eta behin baino gehiagotan hantxe egonda, barrenak gehien astindu ninduena izan zen Riberaltako komunitateen hanka okerren ume talde bat eraman zuten urtea. Misio hori infernuan bizi izan nintzen. Uste dut joan ginen guztiok negarrari eman geniola lehenago edo beranduago. Vitoria-Gasteizera bueltan hilabetea eman nuen burua egonkortu arte.

Nola joaten zarete? Diru-laguntzarik jasotzen duzue?

Gu oporretan joaten gara ordaindu gabeko baimenekin. Askotan zaila da Boliviako egonaldia familiako oporrekin uztartzea. Bestetik, boluntarioek urtetan gora egiten dugu eta beste belaunaldi batek ordezkatu beharko gaitu. Izan ere, opor-egunak galtzeak hainbat gazte atzera egiten ditu. Gastuari dagokionez, hilabeteroko kuotak pagatzeaz gain, bidaiaren erdia ere oirdantzen dugu, gutxi gorabehera, beraz, guretzat izugarrizko gastua da. Gogora datorkit boliviar batek egun batean nola galdetu zigun Espainiako Erregeak diruz lagunduta geunden. Zaila da, nire ustez, jendeak ulertzea zure etxetik 11.000 kilometrora dagoen herrialde batera joan zaitezela zure dirua eta oporrak jarriz horren truke ezer jaso ezean.

DOAri dagokionez, bazkideen kuoten lepotik bizi da baita udalek eta zenbait erakundek (Nazioarteko Kooperazioa) ematen diguten diru-laguntzei esker. Baina krisialdia ailegatu denetik diru-laguntzek behera egin dute eta aurrekontuak biribiltzea oso zaila da. Horrela jarraituz gero, ez dugu denbora luze emango.

Araba ESIko zenbat boluntario joango zarete aurten?

Aurten 15 boluntario inguru joango gara. Lehen esan dudanez, krisialdiak asko eragin dio eta misioen kopuruak behera egin du. Orain ez da lehen bezala, garai horietan gure erakundeko 30 pertsona edo gehiago haraino joaten ziren.

Nola ikusten duzue 2017 kanpaina?

Maiatzaren amaiera aldera Riberaltara, Boliviara, joango da Kirurgiako talde bat. Aipatutako hirian indigena kopuru altua da eta inoiz ez gara han egon GKE bezala.

Irailean, ostera, Trinidadera joango da Traumatologia eta Ortopediako talde bat.Talde horrek umeekin dihardu gehienetan. Geroago, Rurrenabaquera Kirurgiako beste talde bat joango da, emakume kanpainako taldearekin batera. Azken talde horrek titietako minbiziaren prebentzioari ekiten dio. Azaroan, berriz, Ginekologiako taldea joango da.

Guatemalara Kirurgia eta Odontologiako taldeak joango dira. Aurten, gainera, Nikaragura Prospekzioko talde batek joan nahi du.

Nola jarri harremanean gurekin?

Modurik errazena web-orriarena da DOA GKE. Berorretan gure jarduerak ikusteaz gain, bazkidetu eta laguntzeko aukera ere ematen da.

Facebooken ere badago DOA-ren FACEBOOKa.

Eta zuzenean harremanean jartzeko: DOA-ren posta elektronikoa.

Fernando Rey - Elektromedikuntzako teknikaria