Araba ESIko Familiako eta Komunitateko egoiliarrek ikerketa lanak aurkeztu dituzte

Pasa den maiatzaren 10ean, asteazkenean, AUO Santiagon ospatutako ekitaldian, Familiako eta Komunitateko BAME eta BAEk ikasturte honetako ikerketa lanak aurkeztu zituzten.

Ezagutzera emandako zazpi lanek asistentzia hobetzea zuten helburu, horretarako, zenbait arlo jorratu zuten: INR-ren hauskortasuna, diabetikoen giltzurrun gutxiegitasuna, BBB-en helduen prestakuntza, aurreratutako demetzia duten pazienteak arintzeko kodeketaren garrantzia edo osasun zentroetako larrialdietako arreta.

Familiako zaintzaileen euskarri-esperientzia ere analizatu zuten eta ohiko praktika klinikoan nola ikusten duten espiritualitatea ere erantzun zuten.

Aurkezpenean urte guztietako egoiliarrak egon ziren baita prestakuntzako azken momentu hori konpartitzen hurbildu ziren tutore guztiak ere.