38. Kardiologiako Erizaintza Kongresuan Araba ESIko profesionalak saritu dituzte

Araba ESIko Kardiologia Zerbitzuko María Natalia Gutiérrez González eta Blanca Esther Aguayo Esgueva erizainak nahiz Maitane Nanclares Ingelmo eta Patricia Gil Armentia, kardiologoak komunikaziorik hobereneko saria jaso dute 38. Kardiologiako Erizaintza Espainiako Elkartearen Kongresuan.

Bileran Kardiologiako Erizaintzari dagozkion berritasunak aurkeztu zituzten non espezializatuago den erizaintza bideratzeko garrantzia agerian utzi zuten. Horretarako, ezagutza eta gaitasun profil zehatzak garatu behar ditu eta paziente konplexuak maneiatzen jardun behar du; bihotz-gutxiagotasuna dutenak, kasurako.

Saritutako azterlanaren izenburua hauxe zen: “Interbentzioaren programaren azterketa bihotz-gutxiagotasunaren (IC) kontsultatik, ICren ondoriozko gertaerak eta bersarrerak direla eta”, non bihotz-gutxiagotasunaren kontsultari buruzko emaitzak azaltzen diren. Proiektu horrek 2015eko otsailean hasi zuen bere ibilbidea eta 282 pazienteen egoerak aztertu zituzten, halatan, eta pazienteak kontsultan egon bitartean jarraipen intentsiboa, presentziala eta telefonikoa egin zieten. Aurreko urtearen aldean, ICren ondoriozko gertaerak %39,6 gutxiagotu ziren, alegia, ICren ondoriozko bersarrerak %49, eta berriro ingresatu ziren pazienteen kopurua %53 gutxiagotu zen.

Interbentzioaren eragileak hauexek izan dira:

  • Altari begirako planifikazioa.
  • Jarraipen goiztiar eta intentsiboa, horren bidez, atxikipen terapeutikoa erraztu ez ezik betearazpen eza eta gauzapena detektatu ere egiten ditu.
  • Hezkuntza ezagutza eta auto-babesaren eragile, eta diuretikoak malgutasunez ahalbideratzen dituena.
  • Sarbide errazak desoreken detekzio goiztiarra ahalbideratu eta egokitze farmakologiko goiztiarra errazten duena. Halaber, ospitaletik kanpoko zain barneko tratamenduak jarraitu eta tratamenduaren aukerarik puntakoenak baloratzeko bide ematen du. Halaber, Larrialdietako asistentziak gutxitu dira pazienteak ospitaletik kanpo daudenean sentitzen duten segurtasunagatik hurbileko asistentzia espezializatua eskura izanik.

Halaber, Larrialdietako asistentziak gutxitu dira pazienteak ospitaletik kanpo daudenean sentitzen duten segurtasunagatik. Izan ere, hurbileko asistentzia espezializatua daukate.