Araba ESIk 2017ko Kudeaketa Plana aurkeztu du

Araba ESIk egun hauetan 2017ko Kudeaketa Plana aurkeztu du. Plan berriaren helburuen artean, kalitatearen hobekuntza eta antolamendu asistentziala, funtzionamendu eta pertsonaleko gastuaren kontrola eta integrazioa aintzatesten dira.

2017ko Kudeaketa Planak Osakidetzako lerro berriak, Kontratu Programa, 2016ko Kudeaketa Plana, Araba ESIko II World Cafen bildutako informazioa eta beste dokumentu korporatiboak ere izan ditu erreferente, besteak beste.

Lehen lerro estrategikoak pertsonak sistema sanitarioaren ardatz egiten ditu eta osasunaren arloko ezberdintasunei aurre egin diezaieten. Lerro horrek erabiltzaileen irisgarritasuna osasun zentroetan hobetzea du helburu luzatu ezineko arreta kudeatuz, tresna berrien erabilera bultzatuz eta baldintza ezberdineko pertsonei irisgarritasuna erraztuz. Modu berean, eskaintzaren emaitzak ume eta helduekin hobetzea, asistentzia humanizatu eta bizilagunak parte hartzeko planekin jarraitu lehen lerro honetako helburuak dira.

Bigarren lerroak Osasunaren Prebentzioa eta Sustapena ditu ardatz, horretarako, bizilagunen interbentzioa (minbiziaren baheketa eta prebentzio planak) garatu nahi du paziente aktiboaren programa sustatuz, bizitza osasungarriaren ohiturak bultzatuz eta komunitateko interbentzioaren ekimenak bultzatuz.

Zaharkitzea, Kronizitatea eta Dependentzia hirugarren lerro estrategikoaren oinarri dira. Bere helburuetako bat da ESIko lan-taldeak garatzea da patologiarik bereizgarrienak, jarraipen asistentzialeko ibilbideak eta bateratutako protokoloak kudeatze aldera. Beste asmo bat da hobekuntza plana sortzea prozesuak egokituz ospitaretatuako pazienteak sahiestu edo gutxiagotzeko. Halaber, integrazio soziosanitarioa, paziente kroniko konplexuaren integrazioa, barne-medikuntzako ereferentzia medikuaren ezarpena eta zabalpena sustatzeaz gain, plan onkologiko integrala eta arreta aringarriko estrategia gauzatzea ere du xede.

Laugarren lerroa Sistema sanitarioaren jasangarritasun eta  modernitateaz arduratzen da, horretarako, kudeaketa sistemak lehenesten ditu Kudeaketa klinikoaren unitateak zabalduz eta Lehen Mailako Arreta indartuz. Era berean, Araba ESIko Pazienteen Segurtasun Plana bultzatzea du xede; neurri berean, gizartearen partaidetza eta inplikazioa sustatzea nahiz gastua kontrolatu eta egiturak hobetzeko kudeaketa tresnak baliatzea du helburu.

Lerro honetan Zuzendaritza Planaren bidez AUO Txagorritxuko eraikin berria ez ezik, inguruetako aparkalekuak egokitzeko plana, AUO Santiago Ospitaleko obrak, Lehen Mailako Arretako osasun zentroetako eta kontsultategietako obrak ere erakusleak dira, besteak beste. Horren guztiaren asmoa da herritarrei eta Biosegurtasun Batzordeari eguneratutako informazioa luzatzea, horiek horrela, obrak iraun bitartean ingurumen segurua bermatzeko aukera dago.

Profesionalak dira boskarren lerroaren ardatz. Hori lortzeko: lehentasunezko liderren eta pertsonen lehiak garatzeko Plan bat ezarri dute; profesionalen inplikazioa eta partaidetza sustatu da; ezagutza eta prestakuntza arloa sortu da; 2017ko Hizkuntza Normalkuntzarako Kudeaketa Plana sendotu eta garatu dute; azkenik, profesionalen arteko segurtasuna eta osasuna bultzatzu dute.

Azken lerroak Berrikuntza, Irakaskuntza eta Ikerkuntza ditu arlorik garrantzitsuenak. Horren eredu dira Berrikuntza behatoki berria eta tresna berritzaileen inplementazioa, bestela esanda, Kultura berritzailea eragiteko akuiluak bideratu dira. Araba ESIk ikerkuntzako proiektu eta doktoretzako tesi kopurua areagotu nahi ditu, baita ESIn bertan garatutako oinarrizko ikerkuntza ere. Lerro horretako beste helburu batzuk Saiakera Klinikoak eta Ikerkuntza laguntza Unitatea garatu eta zabaltzea ditugu. Modu berean, ikerkuntzako jarduerari buruzko informazioa zabaldu, irakaskuntzako kalitateko kudeaketa planaren etengabeko hobekuntza inplementatu, ESIko irakaskuntzako erakundearen ikusgarritasuna eta erakargarritasuna hobetu, prestakuntzako tresna berritzaileak ezarri eta irakaskuntzako beste egiturekin aurrera egitea daukagu.