Abetxuko Osasun Zentroak 'Janeren ibilbidean' parte hartu du

Joan den maiatzaren 12an, osasun zentroko hiru profesional jarduera komunitario berezi honetan parte hartu zuten.

'Janeren ibilbidea' (Jane´s walk) ekimen bat da gure hirietan ibiltzea sustatzen duena eta hauek behatzea eta eskaintzen diguten errealitatetik ikasten saiatzea, haien indarguneak balioztatuz eta hobetu daitezkeen alderdiak azpimarratuz.

Abetxukoko paseoak auzokideek eta inguruko eragile sozialek bultzatzen dutena helburutzat du bere historia ezagutzea, ehun komunitarioa, bilbe edo trama urbanistikoaren berezitasunak, hala nola bere jendarteko aniztasunari balioa emateko.

Herritarren parte hartze marko honetan auzoko erreferentziazko tokietan 12 geldiune dituen ibilbidea diseinatu da, gai ezberdinei buruzko 23 esku-hartze bultzatzen dituena eta horiek, bide batez, auzoan gertatzen dena kaletan bertatik ezagutzea ahalbideratzen du eta ikuspegi ezberdinetatik gainera.

Lehendabiziko aldiz maiatzaren 12an eginda larunbatez, paseoa 10:00etan hasi zen Zadorrako landan; bertan Abetxuko Ikastolako ikasleek eta Iñaki Viñasprek bertsolariak bertso batzuk abestu zituzten.

Ibilbideko geldiunetako batean, Mª Luz Arnal, Abetxuko Osasun Zentroko JUAPak, bertaratutakoekin osasun zentroko ibilbidea partekatu zuen. Paseora ere Sinaita Navarro, familia medikua eta Rosa Moreno, Bezeroak Artatzeko Eremuko arduraduna joan ziren.

Paseo ondoren, Urarteko baratzetan 13:30ean amaitu zena, parte hartzaileak hamaiketakoaz gozatu zuten.