Paziente, bisita eta profesionalentzat menu ekologiko eta ingurumenarekin errespetuzkoa Araba ESIn

Ekainak 5, Ingurugurumenaren Mundu Eguna

Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen dela eta, Arabako Unibertsitate Ospitaleak, atzo, hirugarren urtez, menu ekologikoa zerbitzatu zien bai ingresatutako pazienteei baita bisita eta profesionalei ere ospitaleko kafetegian.

Ingurumenaren Mundu Eguna ekitaldi globala da ONU ingurugiroak lideratutakoa ekainaren 5ean ospatzen dena mundu osoko mila komunitateetan. Hasieratik, 1972tik, hazi egin da publikoaren esku dagoen plataforma global batean bilakatu arte. 2018rako leloa “Plastikoen ondoriozko kutsadurarik gabeko planeta”

Araba ESIk Arabako Unibertsitate Ospitalean ingresatutako pazienteei 360 bat menu ekologiko eskaini zituen oinarrizko dietetan, menu hori ospitaleko kafetegian ere dastatu ahal izan zen. Menu hori osatu zen arabar patata saltsa berdean, bertako moxal gisatu eta esne mami ekologiko bidez. Hori guztia osatu zen gehigarri kimiko gabe landutako produktuekin eta landatze ekologiko bidez elikatutako baserri animaliekin.

Ingurumen arduratsuaren kudeaketa

Duela gutxi, gainera, Araba ESIk eraginkortasun energetikoa hobetu du garraioan 12 ibilgailu elektrikoekin. Ibilgailu berriek suposatzen dute karbono dioxidoen emisioen murrizketa garrantzitsua eta honela gure erakundeko garraioaren eraginkortasun energetikoa hobetzen da.

Ekimen hau guztiz konprometitua dago eraginkortasun energetikoarekin, ingurugiroaren jasangarritasunarekin, kontsumoa, CO2ren emisioak eta kutsadura murrizten baitu. Honi guztia gehitu behar diozu ibilgailuek ez dutela inolako hotsik igortzen, eta beraz, kutsadura akustikoa ere murriztu egiten da.