Anais Cruzek, Araba ESIako Familia eta Komunitate Medikuntzako egoiliarrak, Mediku Egoiliarren Komunikazio Onenaren saria jaso du

Familia eta Komunitate Medikuntzako laugarren urteko egoiliarra saritu zuten 12. SEMERGEN Kardiobaskular Jardunaldi Nazionaletan, apirilaren 12tik 17ra bitartean modu birtualean ospatu zirenak

XII. Kardiobaskular Jardunaldi Nazionalak (SEMERGEN) estatuko patologia kardiobaskularren prestakuntza-erreferentea dira, eta bertan patologia horiekin lotutako azken berritasunak eta informazioak azaltzen dituzte. Aurten modu birtualean ospatu dira apirilaren 12tik 17ra bitartean eta 650 pertsonak baino gehiagok eman dute izena.

Jardunaldien helburu nagusia arrisku kardiobaskularreko ezagutzak eguneratzea izan da, pazienteei arreta onena ematea erreferentziatzat hartuta. Kasu honetan, protagonismo berezia izan du hipertentsio arterialak, gaixotasun eta heriotza gehien eragiten duen arrisku kardiobaskularraren faktorea delako, bai eta bihotz-gutxiegitasunak ere; patologia horrek urtetik urtera gero eta prebalentzia handiagoa du gure gizartean.

Jardunaldi nazionaletan, Anais Cruzek, Olarizu Osasun Zentroko 4. urteko BAMEk, Mediku Egoiliarren Komunikazio Onenaren saria jaso zuen, "Efecto de la epidemia COVID-19 en la solicitud de retinografías en una población con diabetes de un centro de salud" lanarengatik.

Azterlanak Habana-Cuba Osasun Zentroko paziente diabetikoei 2019 eta 2020 bitartean eskatutako erretinografien ehunekoak alderatzen ditu, SARS-CoV-2ren pandemiak proba horren eskaeran eta prebentzio-jardueran izan duen eragina ezagutzeko.