Egoiliarren agurra Araba ESIan
Ikasturte honetan prestakuntza amaitu duten egoiliarrei agur xume bat egin zaie Irakaskuntzako Unitateetan
Egoiliarren ohiko agur-jardunaldia ezin izan zen egin AUO Santiagon, aurrekoetan bezala, COVID-19ren pandemiaren ondorioz. Hori dela eta, aurten Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitateak agurtze ekitaldi txiki bat egin zuen joan den astean, aldiz AUOko Osasun-prestakuntza Espezializatuko Ikasketa-burutzak agur xume bat egin zuen atzo egoiliar bakoitzarekin.
Araba ESIak zorionak eman dizkie egoiliarrei prestakuntza-aldia amaitzeagatik. Espero du erakunde honetatik pasatzeak oroitzapen atsegina sortzea eta urte hauei buruz egiten duten balorazioa positiboa izatea. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan egin duten lanagatik eta erakutsi duten inplikazioagatik, eta zorte handia opa nahi die hasiko duten etapa profesional berri honetan.