Fernando López Zárraga, Araba ESIko Interbentzio-Erradiologoa “SERVEI - 30 años después” liburuaren egikidea

Zorionak liburu berriagatik, bide batez, zerk bultzatu zaituzte idaztera?

Erradiologia Baskularreko eta Interbentzioko Espainiako Elkarteak 1987an eman zion hasiera elkarte zientifikoaren bideari. Beraz, herrialde honetako elkarterik gazteenetakoa da baita ezezagunetakoa ere. Aditzera eman, nondik gatozen eta zertan dihardugun erakustea liburu honetako helburuetako bat da.

Nola sortu zen ideia?

2017an 30 urte betetzen dira elkartea fundatu zenetik eta Vitoria-Gasteizen egin berriko kongresuan zerbait berezia egiteko asmoa zegoen.

Liburu zuriaren egile nagusiak, De Gregorio eta Urbano doktoreak (azken hau elkarteko egungo presidentea) efemeridea ospatzeko historia, jarduerak, egungo osasunarekiko eragina, eta geroari begirako proiekzioa erakustea egokiena ikusi zuten. Horregatik, liburu hau egin zuten.

Zenbat egikidek hartu du parte?

Guztira 13 egile izan gara, liburu honen 17 atalak idazteko.

Haien artean erradiologo baskular eta interbentzionista famatuenak daude hemengoak nahiz kanpokoak; Manuel Maynar doktorea, esaterako, bera jarduera honetako “gurasoetako bat“ izan da zeren estatu honetako lehen protesi endobaskularra jarri zuen 1994an. Ignacio Bilbao, Erradiologiako Europako Elkarteak urrezko dominarekin aitortu berri duena edo aipatutako egile nagusiak: De Gregorio doktorea (Zaragozako Unibertsitateko katedraduna) eta Urbano doktorea (irakaslea eta EBIR diplomatua). Mainar doktoreak hartu du parte ere zeinek koloneko oklusio neoplasikorako endoprotesi-teknika idatzi eta argitaratu zuen.

Zein ataletan hartu duzu parte?

“Atención Continuada. Urgencias en SERVEI”, izenburukoa, urgentziari erantzuna emateko Estatuko Interbentzio Erradiologiako zenbait ereduri buruz diharduena, halaber, urgentziazko asistentzia mota horretan duen eragina azaltzen duena.

Kontuan hartu behar da urgentziazko jarduera “azken baliabidea” dela, hau da, beste terapeutika bat pazientearentzat morbimortalitatearen arriskua eragin dezakeen egoeretan. Adibidez, hemoptisisa, bide endoskopikoen bidez kontrolatuta ez dagoen odol-galera digestiboa, iktus kodeak edo politraumatismoen ezegonkortasun hemodinamikoak, adibidez, eman ahal dute bide Interbentzio Erradiologia beste aukera batzuk bainoeraginkorragoak izateko.

Zer eskaini nahi diozue irakurleari?

Nor garen eta zertan dihardugun besteei jakinaraztea, batez ere. SERVEI historiari buruzko liburu bat ez da, bai ordea, SERVEI buruzkoa: Erradiologia Baskular eta Interbentzionista, eremu zientifiko eta unibertsitarioaren egungo kokapena estatu mailan, geroari begirako erronkak.