Araba ESI eta UPV/EHUko Arabako Unibertsitate Campuseko XVII. Ikerkuntza jardunaldiak

Araba ESI eta UPV/EHUko Arabako Unibertsitate Campusaren XVII. Ikerkuntza Jardunaldiak aurkezten dizkizuegu ikertzaile eta herritarrentzat, 2016ko urriaren 19rako.

Jardunaldi hauek topagune bat dira ikerkuntzako jarduera egiten duten profesionalen eta oro har herritarren artean, ikerkuntzan eta berrikuntzan ematen diren aurrerapenen onuradunak baitira.

Alde horretatik, osasunarekin eta elkarte mugimenduarekin loturiko Vitoria-Gasteizko herritarren kolektiboek zeregin garrantzitsua izan dute topaketaren gai nagusia hautatzen, eta gai hori zientzia alderdiaren eta jardunaldiari buruzko dibulgazioaren arteko lotura izango da. Halaber, hurrengo topaketetarako proposamenak sortuko dira, zientzialari eta herritarrek elkarrekin lankidetzan jarduteko modu berri honi jarraipena emate aldera.

Jardunaldiak bi ardatz nagusi izango ditu:

Zientzia jardunaldiak profesionalekin:
  • “Workshop” mahai inguruak egingo dira, eta ikerkuntza taldeek ideiak eta esperientziak partekatuko dituzte, gerora ikerkuntza proiektuak elkarrekin garatzeko.

Ikerkuntza biomedikoak sortzen du ezagutza berri bat,organismoen funtzionamenduari buruzko galderei erantzunez. Ezagutza horrek badakar produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzea. Ekintza hauek ahalbidetzen dituzte prebentzioa eta diagnostikoa egitea, pazienteak monitorizatu, tratatu eta zaintzea, eta baita osasuna sustatzeko estrategiak garatzea ere.

Enpresarioek agente zientifi ko-teknologikoekin eta osasun sistemarekin batera berrikuntza horiek garatzeak dakartza lanpostuak, aberastasuna eta garapen sozioekonomikoa, garapena sortzen den inguruan.

Topaketa herritarrekin:
  • Ikerkuntzako urteroko sarien banaketa.
  • “El envejecimiento saludable, una perspectiva sanitaria,social y tecnológica” jardunaldia. Gai horretako adituek euren ezaguerak partekatuko dituzte bertaratzen direnekin.

1999an, OMEk “zahartze aktiboa” kontzeptua sartu zuen,osasun, partaidetza eta segurtasun aukerak optimizatzeko eta pertsonak zahartzen diren heinean bizi kalitatea hobetzeko prozesu gisa. Prozesu horrek osasuna sustatzea eta gaixotasunak saihestea biltzen ditu, eta konpromisoa du jarduera komunitario eta sozialekin; halaber, heldu nagusienen eskubideak aitortzen ditu.

Aukera izango dugu medikuntzan zahartze osasungarria erdiesteko egin diren aurrerapenak entzuteko; orobat, aurretik zer erronka berri ditugun jakin ahal izango dugu. Zahartzeak ez du esan nahi gaixo egotea.

Beste alde batetik, teknologiak gure adinduak zaintzeko eskaintzen dizkigun berrikuntzen berri izango dugu: etxe inteligenteak, segurtasun gailu eta tresnak, urrutiko babes eta zaintza sistemak, robotak, etab.

Azkenik, osasuntsu zahartzeak dakarren erronka soziala eta eragiten dituen aukerak partekatuko ditugu, bai eta adinarekin agertuko zaizkigun hesiak gainditzeko era onena ere.

Animatu eta parte hartu!