Vitoria-Gasteizko enpresen lasterketan parte-hartze arrakastatsua izan zuen Osakidetzak

Osakidetzako Arabako langileak protagonista hutsak izan ziren Vitoria-Gasteizko Alde Zaharrean urriaren 1ean izandako XV. Enpresen Lasterketan.

Berriro, aurten Osakidetza izan zen partaide gehien izan zituen enpresa, hain zuzen, 102 partaide, 2015eko kirol mailari eutsi ziotenak, ez egote batzuk izan arren.

Lasterketa egiten da bikoteka, hirukoteka eta laukoteka (gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak). 'Marea morea’  txapelduna izan zen 9 kategorietako 5etan, eta txapeldunordea 4 kategoriatan. Guztira, 10 garaikur lortu zituzten korrikalariek.

Gure txapeldunak:

txapeldunak

Oraingo honetan, korrikalariek izan zuten arropa gordetzeko furgoneta baten eta dortsalak eta kamisetak emateko pertsona batzuen laguntza. Alfredo Blaskok, AUO Santiagoko zelaria, egin zuen erreportaje grafikoa.

Nahiz eta ondo egiteagatik urdurik egon, oso giro polita egon zen, eta bukaeran, guztiek aipatu zuten ongi pasatu zutela kirol-ekitaldi honetan.