Araba ESI Euskaraldian atxikitu da

Atzo asteartez, martxoaren 27, Gasteizek izena eman zuen “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenean. Atxikitze hori argazki baten bidez irudikatu zen Oihaneder Euskararen Etxean bildu ziren guztiekin; bertan Araba ESI egon zen Gasteizko beste erakunde eta gizarte eragileekin batera, eta horrela, proposamen horrekiko bere konpromisoa erakutsi zuen.

“Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ariketa soziologiko bat da, euskaltzaleak aktibatu nahi dituena, bere egunerokotasunean euskaraz bizi ahal izateko. Euskaraldiak proposatzen digun erronka sinplea da: azaroaren 23an hasi eta 2018ko abenduaren 3ra bitartera, euskaraz harremantzen saiatuko gara euskaraz hitz egiten edo ulertzen duten guztiekin. Gainera, Euskal Herri osoan eta modu koordinatu batean egingo da.

Ba al dakizu, euskaraz hitz egiten? Zertxobait ulertzen duzu, hitz egiten ez baduzu ere? Konturatu zara, hainbat kasutan, euskaraz komunika gaitezkeela? Saiatuko al gara?

 

11 egun horietan, 16 urtetik gorakoek eta hitz egiteko edo ulertzeko gaitasuna dutenek, eta horrela nahi dutenek, “ahobizi” edo “belarriprest” moduan identifikatu dituzten txapak eramango dituzte eta euren egunerokotasunean euskara erabiliko duten konpromisoa hartuko dute.

Ahobiziek euskara erabiliko dute ulertzen dutenekin eta ezazagunei zuzentzerakoan, euren lehendabiziko hitza beti euskaraz izango da. Belarriprest guztiek, aldiz, eurekin harremanetan sartzen diren guztiak gonbidatuko dituzte eurekin euskaraz aritzera, eurek beste hizkuntza batean erantzuten badute ere.

Norbanakoen izen-ematea Euskaraldian irailetik aurrera egin ahal izango da.