Araba ESI Predimed-Plus proiektuaren urteko bileran

Maiatzaren 13an eta 15ean, Predimed-Plus proiektuko parte-hartzaileak eta ikertzaileak Erizaintzako Unibertsitate Eskolan bildu ziren, azterlanaren martxa errepasatzeko eta emaitza orokorren berri emateko

Predimed-Plus proiektua nutrizioari buruzko estatu mailako ikerketa-erronkarik handiena da. Pisua galtzea helburu duen esku-hartze intentsibo batek (dieta mediterraneo hipokalorikoa kontsumitzea, jarduera fisikoa sustatzea eta jokabide-terapia oinarri hartuta) gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan duen efektua ebaluatzen da.

Helburua da jakitea ea arrisku kardiobaskularreko faktoreak dituzten pazienteei (esku hartzeko taldea) aplikatutako estrategia bat (dieta mediterraneo hipokalorikoa, jarduera fisiko handiagoa eta jokabide-terapia oinarri hartuta) dieta mediterraneo isolatua (kontrol-taldea) baino efikazagoa den gertakari kardiobaskularrak (esaterako, heriotza kardiobaskularra, miokardio-infartu akutua eta istripu zerebrobaskularra) gertatzeko.

Azterlan multizentriko hau 2014an hasi zen eta 2022an amaituko da, eta 23 zentrotako –horietako bat da Araba ESI– 6.874 parte-hartzaile izan ditu.

Esku hartzeko taldeei eta kontrol-taldeei zuzendutako hitzaldietan, proiektuaren Araba ESIko arduradun hauek parte hartu zuten: Itziar Salaverria Lete nutrizionistak, Amaia Goikoetxea Bahón erizainak eta Ángel Mª Alonso Gómez Araba ESIko Kardiologia Zerbitzuko mediko ondoko eta ikertzaile nagusiak.

Jardunaldian, pazienteen eta ikertzaileen arteko harremanak estutu ziren, egindako aurkikuntzak aipatu ziren, pazienteak azterlanari atxikitzera animatu ziren, zalantzak argitu ziren eta iruzkinak eta iritziak partekatu ziren.