Araba ESIk aktiboki parte hartzen du Osakidetzako “Pazientea bere segurtasunean inplikarazteko” kanpainan

Irailaren 17tik 27ra, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bultzatutako “Pazientea bere segurtasunean inplikarazteko” kanpaina ospatu zen.

Araba ESIk aktiboki parte hartu du aipatutako kanpainan, hainbat profesional eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteko kideren laguntzari esker. Laguntzaile horiek -50 guztira- pazientearen segurtasunean eragiten duten hiru alderdiri buruz informatu eta sentsibilizatu dituzte herritarrak,  osasun zentro desberdinetan kokatutako hainbat informazio-gunetan.

Aipatutako hiru alderdiak ondokoak dira:

  • Identifikatzea: ezinbestekoa da osasun-zentroetara doazenean, pazienteak euren burua ondo identifikatzea, eta ematen zaizkien dokumentuetan jasotako datu pertsonalak ondo daudela egiaztatzea.
  • Tratamendua: pazientearen ohiko tratamendua ezagutzea; pazienteak une oro tratamendu aktiboko orria izatea; bere alergiak komunikatzea, eta medikamentuei buruzko duen edozein zalantza kontsultatzea. Horiek dira helburuak.
  • Eskuen higienea: infekzioen transmisioa prebenitzeko neurri nagusietako bat bezala bultzatu nahi da eskuen higienea.

Arabako herritarrek oso positibo baloratu dute kanpaina, eta aipatutako alderdietan eurek laguntzea oso garrantzitsua dela ulertu dute.

Araba ESItik profesional eta elkarteetako kide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, euren borondatez kanpainan parte hartu izanagatik.